Joan edukira

Zerbitzu-akordioa

 

EURO 6000 SAREKO KUTXAZAINEI APLIKATZEKO KOMISIO-SISTEMA

Jarraian jasotzen dira EURO 6000 Sareko kutxazainei aplikatu beharreko komisioak, eskatzen duten eta kutxazainetako komisioen elkarrekiko akordioa sinatzen duten erakundeentzat. Komisio horiek oinarrizko komisio batez eta, hala badagokio, bolumenagatiko deskontu batez osatuta daude.

Oinarrizko komisioa zehazteko erreferentzia-balioak:

 

Edozein eskatzaile berriari aplikatu beharreko oinarrizko komisioa zehazteko abiapuntu gisa hartuko diren erreferentzia-balioak honako hauek izango dira:

  1. 16 kutxazain baino gutxiago dituzten erakundeak edo, 16 eta 200 kutxazain artean izanik, gutxienez 5 autonomia-erkidegotan kutxazainik ez dutenak: oinarrizko komisioa EURO 6000 Sarera atxikitako erakundeek ezarritako alde bakarreko komisioetatik abiatuta kalkulatzen da1 kutxazain kopuruaren arabera haztatutako mediana bezala: gaur egun 2,90 €/eragiketa da.

  2. 16 eta 200 arteko kutxazain kopurua duten erakundeak, gutxienez 5 autonomia-erkidegotan kokatuak: oinarrizko komisioa proportzionaltasun-erlazio bat hartuta kalkulatzen da, kutxazain kopuruaren arabera (tartearen erdiko puntua), ondorengo 3. irizpidearen eta aurreko 1. irizpideko EURO 6000 Sarera atxikitako erakundeek ezarritako alde bakarreko komisioen mediana haztatuaren artean: gaur egun 2,49 €/eragiketa da.

  3. 201 eta 400 arteko kutxazain kopurua duten erakundeak: oinarrizko komisioa 1. irizpideko komisioaren eta 4. irizpideko komisioen gutxieneko balioaren arteko batez besteko balio gisa kalkulatzen da: gaur egun 1,70 €/eragiketa da.

  4. 400 kutxazain baino gehiago dituzten erakundeak eta/edo EURO 6000 Sarera atxikitako erakunde parekoekiko antzeko osagarritasun geografikoa dutenak eta/edo Sabadell: oinarrizko komisioa honako komisio-tarte honen arabera kalkulatzen da: 0,50-0,85 €/eragiketa.


Bolumen-deskontuak:

 

Zehaztutako oinarrizko komisioaren gainean, hala badagokio, honako bolumenagatiko deskontu hauek aplikatuko dira. Deskontu horiek eskatzaile den erakundearen bezeroek urtean egindako eragiketa kopuruaren arabera kalkulatzen dira, EURO 6000 Sarera atxikitako erakundeen kutxazainetan, eskatzaile den erakundeak haiekin alde biko akordio onuragarriagorik edo baldintza abantailatsuagorik ez duenean:

  • 1.000.001 eta 2.000.000 artean: 0,05 €/eragiketa.

  • 2.000.001 eta 3.000.000 artean: 0,05 €/eragiketa gehigarri.

  • 3.000.001 eta 4.000.000 artean: 0,05 € gehigarri eragiketa bakoitzeko.

  • 4.000.000 baino gehiago: 0,05 € gehigarri eragiketa bakoitzeko.
     

Bolumenagatiko deskontuak ez zaizkie aplikatuko oinarrizko komisioa zehazteko aurreko 4. puntuan adierazitako irizpideak betetzen dituzten erakundeei.

Era berean, bolumenagatiko deskontuak ez dira atzeraeraginez aplikatuko. Adibidez, eskatzaile den erakundearen bezeroek urtean 5 milioi eragiketa egingo balituzte: ez litzateke deskonturik aplikatuko lehen milioi eragiketei; 0,05 €/eragiketa deskontua aplikatuko litzateke 1.000.001 eta 2.000.000 arteko eragiketei; 0,10 €/eragiketa deskontua aplikatuko litzateke 2.000.001 eta 3.000.000 arteko eragiketei; 0,15 €/eragiketa deskontua aplikatuko litzateke 3.000.001 eta 4.000.000 arteko eragiketei; eta 0,20 €/eragiketa deskontua aplikatuko litzateke 4.000.000tik gorako eragiketei.

Formalizatzen den kutxazainetarako sarbidearen elkarrekiko akordioan prozedura tekniko bat hitzartuko da, transakzioen monitorizazioa eta zenbaketa egin ahal izan dadin, oinarrizko komisioari eragiten dioten aldaketak, deskontu-tarteak handitu ahala, teknikoki ahal bezain laster aplikatzeko, urteko likidazio bat egin beharrean.

EURO 6000 Sareko kutxazainen komisioei buruzko eskaerak helbide honetara bidali beharko dira: solicitudes.cajeros@euro6000.es

 


1 Alde bakarreko komisioak, Banco de España-ri jakinaraziak Banco de España-ren Circular 3/2016aren arabera, kutxazain automatikoen titular diren erakundeei eta txartelen edo ordainketa-tresnen jaulkitzaile diren erakundeei zuzendua, kutxazain automatikoetan eskudirua ateratzeko komisioei buruzko informazioari dagokionez.