Legala
Lege-oharra
Lege Ohar honek www.euro6000.com webgunerako sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen ditu, baita haren edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere. Lege Ohar honetan ezartzen diren baldintzak ordezko moduan aplikatuko dira, enpresak baldintza partikularrak ezartzen baditu aipatutako webgunearen bidez eskura jar ditzakeen produktu edo zerbitzu espezifikoak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko.
Webgunean sartzeak eta nabigatzeak Lege-ohar honetan jasotako baldintzak onartu dituzula esan nahi du.
1.WEBGUNEAREN TITULARRA
Jakinarazten dizugu www.euro6000.com webgunearen titularra EURO 6000, S.L. dela (aurrerantzean, “EURO 6000” edo “enpresa”), Espainiako legediaren arabera eratutako sozietatea, egoitza Madrilen duena, Alcalá kalea, 27, IFZ B-87990552, Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 37155. liburukia, 1. folioa, M-663100 orria, 1. inskripzioa.
2.ERABILTZAILEAK
Webgune honetara sartzeak eta bertan nabigatzeak erabiltzaile-izaera ematen dizu, eta, sarbide eta nabigazio horretatik, Lege Ohar hau onartzen duzu. Gurekin harremanetan jar zaitezke euro6000@euro6000.es helbidean
3. WEBGUNEAREN ERABILERA
EURO 6000-k Interneten enpresarenak edo erabiltzaileak sar daitekeen hirugarrenenak diren informazio edo datu ugari eskuratzea ahalbidetu dezake (aurrerantzean, “edukiak”).
Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea erabiltzearen erantzukizuna. Erantzukizun hori eduki edo zerbitzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora hedatzen da, eta erabiltzailea da informazio egiazkoa eta zuzena ematearen erantzule.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du EURO 6000-k bere webgunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko eta, adierazpen-izaeraz baina mugarik gabe, ez erabiltzeko (i) legez kanpoko jardueretan, legearen aurkakoetan edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoetan aritzeko; (ii) enpresaren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoei kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko.
4. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
EURO 6000, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orriaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan jasotako elementuenak ere (adierazpen-izaeraz, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.), enpresaren titulartasunekoak, edo haren lizentzia-emaileenak edo iturri publikoenak. Eduki guztiek eskubideak erreserbatuta dituzte.
Berariaz debekatuta daude web-orri honetako edukien osorik edo zati batez erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, eskura jartzeko modalitatea barne, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez, enpresaren baimenik gabe.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du enpresaren titulartasuneko Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak ikusi ahal izango ditu, eta inprimatu, kopiatu eta edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere, betiere soil-soilik bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada.
Erabiltzaileak enpresaren webguneko orrietan instalatuta egon daitekeen babes-gailu edo segurtasun-sistema oro ezabatzeari, aldatzeari, saihesteari edo manipulatzeari utzi beharko dio.
5. ERANTZUKIZUNA ETA BERMEAK
EURO 6000-k adierazten du beharrezko neurriak hartu dituela, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren barruan, webguneak zuzen funtziona dezan eta birusik eta osagai kaltegarririk egon ez dadin; hala ere, ezin da honako hauen erantzule egin: (a) webgunean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) eduki horietan errorerik ez egotea, ezta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) webgunean birusik eta/edo gainerako osagai kaltegarririk ez egotea; (d) webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalteak edo galerak.
Enpresak aldi baterako eten ahal izango du, aurrez abisatu gabe, webgunerako irisgarritasuna, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobekuntza-eragiketengatik; hala ere, inguruabarrek ahalbidetzen duten guztietan, enpresak webgunean argitaratuko du, behar besteko aurrerapenarekin, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adierazten duen abisu bat.
Web honek enpresak edo enpresatik kanpoko hirugarrenek egindako argitalpenak izan edo haietarako sarbidea eman dezake. Material honek informazio-helburua besterik ez du, eta ez da erabakia hartzeko elementu erabakigarritzat jo behar.
EURO 6000-k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen webgunean dauden beste web-orri batzuetarako esteken gainean; esteka horiek erabiltzailea enpresak inolako kontrolik ez duen beste webgune batzuetara eraman baitezakete, eta, beraz, erabiltzailea bere erantzukizun esklusiboaren pean sartzen da haien edukira eta haietan indarrean dauden erabilera-baldintzetara.
Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurrean erantzule bakarra, webgunera pertsonalki edo haren izenean bidalitako edozein komunikazioren erantzule, baita bertako edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzearen erantzule ere.
EURO 6000-k bermatzen du webgune honetan argitaratutako eskaintza guztiak une oro indarrean daudela.
6. DATUEN BABESA ETA COOKIEAK
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, eta 85/46/EE Zuzentaraua (aurrerantzean, “DBEO”) eta Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, “DBEO”), Webgunea erabiltzean emandako datu pertsonal guztiak Pribatutasun Politikan xedatutakoaren arabera tratatuko dira. (Pribatutasun Politikarako hiperesteka sartu)
Webgunearen jabeak erabiltzaileei jakinarazten die cookieak erabil ditzakeela erabiltzaile batek Webgunean nabigatzen duenean. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago lor dezakezu Cookie Politika dokumentuan.
7. IRAUPENA ETA ALDAKETA
Lege Ohar honetako baldintzak indarrean egongo dira aldatzen diren arte, eta enpresak aldaketa horiek egin ahal izango ditu aurrez abisatu gabe. Enpresak kendu, gehitu edo alda ditzake bai edukiak bai ematen dituen zerbitzuak, baita horiek kokatuta edo aurkeztuta agertzeko modua ere.
Indarrean daudela ulertzen dira erabiltzailea webgunera sartzen den unean argitaratuta dauden baldintzak; horregatik, erabiltzaileak, webgunera sartzean, aldian-aldian egiaztatu beharko du aldaketarik gertatu den.
Webgunerako sarbidea eta/edo erabilera erabiltzaileak Lege Ohar honetako baldintzak onartzen dituela ulertuko da eta, hala badagokio, haietan egindako aldaketak ere.
Enpresak eten, bertan behera utzi edo amaitutzat eman ahal izango du, edozein unetan eta aurrez abisatu beharrik gabe, webguneko edukietarako sarbidea, erabiltzaileak inolako kalte-ordainik eskatu ahal izan gabe.
Azken eguneratzea: 2020ko urriaren 30a.